XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez dira hortarik ari.
Hoin apal izaki-eta populu horiek, lanik aski eguneko ogia lurretik ezin ateratuz, eta arma erosten ari dira: arma, kanoi, aireko, hil-tresna.
Bide makurrean gabiltza.
Errotik behar dituzte kanbiatu oraiko gizonek beren gogo-bihotzak: aintzindariek, politika-gizonek, jende eskolatuek, eta oroz gainetik erresuma edozointan sosa derabilatenek eta ekonomia gidatzen dutenek.
Ba, denek badute kanbiatzearen beharra: eskualde miserable hetako buruzagiek, bixtan dena, bainan heiek baino hobendunagoak ez ote dira erresuma aberatsak?
Zer etsenplu emaiten dute aberatsek? Beren buruaren
Eta gero, erresuma pobrek armak erosten dituztela?
Erosten dituzte, saltzaileak kausitzen battituzte.
Saltzaileak, gu; erran nahi dut, erresuma aberatsak.
Frantziak berak saltzen du urtean hamasei miliar berrirena (hau, 1971-ko xifrea).
Frantziako apezpikuek, protestanten buruzagiekin batean, ager-arazi dute nota bat, armen komertzio hortaz: egungo eguneko gaitz handienetarik bat dela daukate.
Alabainan, armen fornitzea, gerlaren laguntzea.
Ez ote litake laguntza beharragorik?
Merkatu hitsa da, armen merkatua: aberatsak aintzina aberasten ari, pobreri elgarren hiltzeko tresnak salduz.